Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

DEUSTUBARRI

21/01/2008 GMT 1

SANINAZIO OKERRERA

saninazio @ 18:55
2008-2-14

PORTUEDER SANINAZIO-ELORRIETA ETA IBARREKOLANDAKO AUZOTARREN ELKARTEA

Bilboko Udalak erabilera publikorako aginduta zeukan Saninazio-Elorrieta, Ibarrekolanda eta Deustuko erriberari buruz hartu berri dituen erabakien inguruan auzotarren artean ezinegon mingots bat zabaltzen ari dela ikusirik, eta bere estatutuak kontutan izanik beti ere, Elkarte honetako Batzorde Zuzendariak, 2008ko urtarrilaren 8an Ezohiko Bileran batzarturik, honako AKORDIOAK hartzen ditu:

1go. PUNTUA- ELKARTEAK: a) Bere estatutuetan jasota dauzka, bai edozeinek bazkidetzeko duen eskubidea, ezarritako baldintzak betetzen baditu behinik behin, eta bai Elkarteak berak auzotarren aldeko edozein jarraibide garatzeko gaitasuna.

b) Gaiaren garrantziaz jabeturik, Batzorde honek, gune hori berreskuratzearen aldeko kanpaina bat beregain hartzea erabakitzen du, ohartuz halere, Barruti Kontseilua eta komunikabideek Udalaren zenbait erabaki zehatzen aurrean izan duten isiltasunak auzotarrengan utzi duen zamaren eraginaz. Eta hori dena, bizilagunek jasaten ari diren gabezia eta galerak oso begi-bistakoak izanik.

Bazkideek eskura dute 2007-12-20an Elkarte honetako ordezkaritza batek Zorrotzaurre Batzordeko gerentearekin izandako buruz-burukoaren txostena.

c) Erabakitzen du ere ekitaldi horrek Bizilagun Komunitateak, bere esanahi zabalenean, ardatz izango dituela , horretarako eraikiko den harreman sare batez baliatuz.

d) Halaber, diru-ekarpenen kontua Komunitateen gain uztea proposatzea erabakitzen da, etxejabeen kopuruari erreparatuz, baina bazkideen norberatasunaren kaltetan gabe, betiere. Horretarako, Komunitateek gai hau beren Batzar Orokorretan onartu ahal izateko bidea egin beharko dute, dagokionean puntua gai zerrendan ezarriz.

Elkarteak, bitartekaritza, aholkularitza eta ahal beste doako beste zerbitzu eskainiko ditu, behar beste boluntarioren laguntza badu.

 

2go. PUNTUA.- KANPAINA: a) Helburua da, Ortuondo Alkatea jaunak barrutiko 52.000 bizilagunen eta bere ondorengoen erabilpen eta gozamenerako izendatu zituen 78.000 metro laukiak berreskuratzea, Botika Zaharreko Parkea Elorrietaraino luzatuz, 2007ra arte indarrean egon zen 1995ko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorrak ezartzen zuen bezala.

b) Onartzen dugu ere, auzotarrok batak besteari begira eta ezer gutxi egin gabe iritsi garela gauden egoerara, nahiz eta gaia garrantzitsua izan bizilagun guztiontzat. Zerbait ikasiko al genuen.

Gura alde ditugu, http://kanalekoportu.nireblog.com bloga, 20.191 posta kutxatila, pare bat ordurako gela bat, Ibarrekolandako Azokan, ostiraletan, 19,30etatik 21,30etara, harreman pertsonalak eta lanerako boluntarioak

Aurka, Bilboko Udalean eman den bihotz-beratasun galtze sakona. Etxeberria, Txurdinaga eta horrelako ondareak, iraganean egin zirelako dauzkagu gaur.

PORTUEDER AUZO ELKARTEKO PRESIDENTE andereak, Barrutiko 45.000 gizon emakumeei eta Bilboko guztiei, dei bat luzatzen die beren izenak “vizcaino hierro”rekin zerikusia duen balentria batekin lotu ditzaten.


2008-1-16

KANALEKO PORTU ETA LORATEGIAK

 

PGOU 1996

Kanaleko Portua zen Saninazio auzo lauki eta arre hau edertu eta berezituko zuen bitxia. Azkenean, 1996an, hogeita hamar urtetan zehar jasandako gristasunetik aterako gintuen tresna onartu zuen Bilboko Udalak; Lehenengo Udal Hirigintza Plan Orokorra...Carta del Alcalde

Harro jakinarazi zigun berria etxez etxe bilbotar guztioi Ortuondo Alkate jaunak. Gu ere harro ginen. Laster libre utziko zituzten kanaleko lurrak, denbora kontua besterik ez zen. Laster, kamioi artean paseatu beharrari utzi eta, lorategi ederretatik ibili ahal izango ginen, ertzaren luzera guztian. Bai gu, bai Elorrietakoak, Ibarrekolandakoak, Deustuarrak, eta beste edonor.

Propaganda InmobiliariaPropaganda Inmobiliaria (2) Piztu egin zen auzoa, eta bereziki Kanariar Uharteen kalearen inguruetako lur-sailak. Hasi Sarrikotik eta Elorrietaraino egin zen etxe mordoa oso errez eraiki eta saldu ahal izan zen, iragarritako etorkizun bikainaren bultzadari ezker. Udala, eraikitzaileak eta erosleak pozik, lekuak merezi zuen eta.

Baina 2006an, Hirigintza Plan Orokorra, auzotarrok gehiegi ohartu gabe,Plan Zorrozaurre 2006 aldatu egin zuen Udalak eta, orain, gure aukeren ordua iritsi denean, Zorrozaurre egitasmo erraldoiaren aitzakiarekin, ametsak amesgaizto bihurtu direla hasi gara konturatzen. Bat-batean, Portua eta Pasealekuaren ordez, Saninazion etxe gehiago sartzekotan dira, Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzaren onespenarekin ere, antza. Dagoeneko, oso aurreratuak ditu Udalak bere asmoak, zalantza eta kontraesan nabariz josiak agertzen badira ere gehiegitan; Interes handiegiak baitaude jokoan.

Edo Zorrozaurrekoak gure auzoari ez dagokiola pentsatzen dugulako, edo mota honetako egitasmoak ez direlako alderdien hauteskunde propagandan sartzeko modukoak, gauza da ez dela auzoaren iritzia inondik bilatu. Ez Udalari ez alderdiei ez zaie gure iritzia interesatzen? Motzegiak ikusten gaituzte? Gauza da erraztasunik gabe oso zaila zaiola auzotar arrunt bati iritzi landu baten oinarriak biltzea. Horrela, ezin izan dugu jakin zertan oinarritzen diren euren aldaketa etengabeak. Ez eta asko garen ala gutxi, ideia argiak ditugun edo ez, auzotik kanpoko asmakizunak gustatzen zaizkigun edo ez, baina ondotxo dakigu zer komeni zaigun. Horregatik ez al dute gurekin kontatu nahi? Ez al dugu horretarako eskubiderik?

Blog honen zeregina, gai honen inguruko iritziak elkartrukatzea baino ez da. Etengabe ari dira sukaldariak Zorrozaurreko eltzean eskua sartu eta atera eta ez dute astirik guri, dena irensteko baino antza ez gaudenoi inongo argibiderik emateko, eta gutxiago gure iritzia eskatzeko. Datorkigun kaltea ikusita, ez dirudi zaila guztion artean landutako burutazioetatik emaitza txukunagoak ateratzea, gure auzoari dagokionean,. Egia da orain arte gure ekarpenei muzin egin dietenek ez digutela lagunduko eurok leku txarrean jarri ditzagun. Baina hori, gure zeregina zentzuz eta errespetua erakutsiz burutzen jakiten badugu berez etorri daiteke.

Edozein modutan:

ONGI ETORRIAK KANALEKO PORTURA!

SANINAZIO 2008eko urtarrilak 16

Comentarios

Comentarios(14) »

  1. Udal web gunetik jasoa: "Gordetegi frankoa: hirugarren erabilera."
    "4.051 m2ko azalera-hedapena duen lursailean. Jarduera horrekin San Ignazioko
    ibaiertza dinamizatu ahalko da, jarduera ekonomikoarekin, Deustuko kanalera eta San
    Ignaziora gerturatuz."
    Ulertzen dudana zera da: a) Eraikin hori dela aurreko Hirigintza Planak hiritarren
    erabilerarako izendatuta zeukan lekuan dagoena, eta "DEPOSITO FRANCO" errotulua
    zeramana.
    b) Leku hori bera dela 2006an, Plana aldatu eta gero, etxeak egiteko izendatuta
    geratu zena.
    Nire galderak dira: Egin daiteke hainbeste aldeketa hain tarte laburrean?
    Nola esan daiteke aldaketak Saninaziotarren mesederako direla?
    Portua eta pasealekua kendu eta gero, oraindik zurikeriekin?

    Antonio | 21-01-2008 - 19:20:29 GMT 1 #

  2. 1. Konforme al gaude bilbotarrok kirol portua kentzearekin?
    Zer esango genuke Abandoibarrako lorategien lekuan etxe merkeak eraikiko balituzte?
    Eta Zorrozaurreko etxe erraldoien inpaktoari buruz?
    Uholde arriskua dagoela eta orain arte kanala zabaldu barik? Edo, Saninazion kanala estutzeko baimena lortzeko amarru bat baino ez da?

    Bilbotarra | 22-01-2008 - 19:16:57 GMT 1 #

  3. Atzo bertan egin nuen osteratxo bat Deustu eta Zorrotzaurreko erriberetatik eta ez nuen ezer berririk ikusi ibaian. Betiko zabalera, eta betiko hondakinak ertz bietan. Garai zaharretako eskailera, zamatoki, egurrezko hesi eta zertarako egingo ziren asmatzen ez dakidan beste hainbeste hondakin han eta hemen.
    Hori dena ikusirik, Eusko Jaurlaritzaren Uren Zuzendaritzarekin gogoratu nintzen, oraintxe uholde arriskuak saihestu xedez Zorrotzaurre irla bihurtzea exijitu duena.
    Beti pentsatu izan dut,1983 urteko uholdeetan ikasiko zutela urek hemen topatzen dituzten oztopoak ez dutela inolako eragin kaltegarririk, bestela ertz garbiketa aspaldi agindua zutela. Eta berdin uhartearena.
    Ibaiari trabak kentzea ez da beharrezkoa eta irla egitea bai?
    Lehen irla ez zen beharrezkoa eta orain zergatik bai?

    Bilbotarra | 23-01-2008 - 20:12:23 GMT 1 #

  4. HAU ASTAKERIA!!
    Baina zer da hau? Aberatsen Manhattan Txikia eraikitzeko haien kaka guztia besteoi sartu nahi al digute?
    Noski, orain ulertzen dut zergatik zegoen hain isilpean guzti hori. Politikariak abilak dira horrelako gauzei etekinak ateratzen, baina badirudi hemen ezkutatzeko asko daukatela... Guk atera beharko dugu argitara!!

    Jakobo | 24-01-2008 - 17:02:21 GMT 1 #

  5. ORTUONDO JAUNAREN HITZA 1996ean: "Bilboren eta bere auzoen ordua da. Etorkizun berria eta kalitatearena. Egitamu honek antzinako arazo eta helburuei bidea eskaintzen die. Esfortzu handia egitera goaz. Hauxe dugu desafioa. Egitamu honekin, Bilbo etorkizunean jartzera goaz, gaur bertatik hasita."

    A. | 27-01-2008 - 10:14:20 GMT 1 #

  6. DEUSTUKO BARRUTI KONTSEILUA. Barruti honek Saninazio-Elorrieta, Ibarrekolanda, Deustua-Deustuibarra eta Arangoiti auzoak batzen ditu.
    Kontseilariak: Alderdiek 8 ordezkari dituzte, Udal hauteskundeen emaitzen arabera banatuak:
    EAJ-PNV: 3
    PSOE-PSE-EE: 2
    PP: 2
    EB-BERDEAK 1
    Boto eskubidea duten bakarrak dira. Kontseiluko Lehendakariak eta Lehendakariordeak Udal zinegotziak behar dute izan.
    Auzoko elkarteak 5 taldetan daude sailkatuta. Talde bakoitzak boto eskubiderik gabeko ordezkari bat izateko aukera du.
    Kontseiluak aurrekontu propioa dauka eta administrazioaz arduratzen den A mailako Udal funtzionario bat.
    Kontseiluak hilero batzartu beharra du, auzoaren gorabeherak aztertzeko xedearekin eta, beste zereginen artean, zera: “komunikabide egokiez baliatuz udal jardueren berri ematea herritarrei.”
    Hala eta guztiz ere, ez gara portuaren eta pasealekuaren desagertzeaz enteratu.

    A | 28-01-2008 - 20:17:44 GMT 1 #

  7. BILBOKO IBAIADARRAREN INGURUMENAREN ERAGINAREN GAINEKO EBALUAZIOA.

    Lagun batzuk ari dira galdetzen zer egin dezakegun guk gai honen inguruan. Hasteko, bi gauza etortzen zait orain burura:

    1.- Interneteko http://www.ingurumena.net
    Impacto ambiental
    La evaluación conjunta del impacto ambiental
    Planes sometidos a la evaluación conjunta del impacto ambiental
    Plan especial de ordenación de la ria de Bilbao
    orrian sartu.
    2.- Datorren ostiralean, otsailak 15, Ibarrekolandako Azokako 4 gelan azaldu, arratsaldeko 8etan.

    A | 12-02-2008 - 09:40:20 GMT 1 #

  8. Desde luego si es así y construyen nos engañaron totalmente, a mí por lo menos me dijeron que iba un puerto deportivo. Lo que no entiendo es que si actualmente en el área de Zorrozaurre hay sólo medio millar de personas viviendo y en San Ignacio somos "unos cuantos más" ¿ Por qué nos toca a nosotros el cemento y a ellos los paseos,los jardines, nos derivan a nosotros todo el tráfico etc...? La zona que está resisida actualmente es la de San Ignacio y es la que no cuenta ni contará con zonas verdes y encima más cemento!!!!! esto sí que es democracia!!!! lo bueno para los que vayan a venir y para los que estamos a j....nos así se hace!!!!!
    Está claro que les sale más barato!!!les dan la licencia a la constructora paga y encima urbaniza la zona!!! para qué preocuparse por los vecinos que viven en la zona y que pusieron toda su ilusión y dinero en su piso hace unos años y encima engañados!!!
    Teresa

    Teresa | 12-02-2008 - 22:26:53 GMT 1 #

  9. Ederra aitzakia uholdeena. Saninazioko portua betetzeak ez dio kalterik egiten ibaiadarrari. Kanala betetzeak bai ostera.
    Aurpegi galanta.

    Deustuarra | 22-02-2008 - 17:59:02 GMT 1 #

  10. todos al portu eder(elorrieta)el domingo 2 alas 13.30 no a la cacicada. que dicen los verdes del ayto(iu)del impacto ambiental?

    karlos | 01-03-2008 - 17:31:35 GMT 1 #

  11. Señores:¡Ya basta de mentir y manipular la buena fe de los vecinos de este barrio!
    ES FALSO QUE HAYA DESAPARECIDO EL PASEO JUNTO AL CANAL. Es más, este paseo es uno de los ejes esenciales de este proyecto
    ES FALSO QUE SE VAYA A CONSTRUIR UNA MURALLA DE HORMIGÓN. Las nuevas viviendas, por cierto la mayor parte de Protección Oficial, aún no tienen ni determinadas las alturas. ¿Quién ha inventado el rascacielos de 26 pisos? ¡Si en el Master Plan se coloca un tiovivo, no significa que nos lo vayan a poner! Señores, hasta dentro de ocho o nueve meses en que se presente el Plan especial... ¡NO HAY NADA FIJO RESPECTO A ALTURAS DE EDIFICIOS, NI NÚMERO, NI EQUIPAMIENTOS!
    ES FALSA LA EXISTENCIA DE UNA CARRETERA DE ¡CUATRO CARRILES! y ni tan siquiera está asegurada cuál será la pasarela de circulación entre Sani y Zorrozaure.
    ES FALSO QUE SE HAYA ENGAÑADO Y OCULTADO EL PROYECTO. Los que hemos querido conocerlo lo hemos hecho desde el 2004. Lo hemos visto en el Ayuntamiento, en el Consejo de Distrito, en los medios de comunicación y... los edificios ¡SIEMPRE HAN ESTADO AHÍ! Zona denominada "Area de Orientación Remitida de Zorrozaurre"
    ES FALSO QUE EL PROYECTO SEA DE UNOS POCOS PARA ENRIQUECERSE. Esto ya es de Juzgado de Guardia.
    Les recuerdo que el Master Plan fue aprobado por UNANIMIDAD de todos los grupos "con representación" en el Ayuntamiento de Bilbao.
    Tiene bemoles escuchar que este barrio no tendrá infraestructuras para atender a los nuevos vecinos. ¿Pero ustedes creen que el Ayuntamiento obviará semejante realidad? Hechos los cálculos, no salen 4000 nuevos ni de lejos.
    En fin ¿para qué seguir?
    Vamos, señores, que ya nos conocemos.
    Entiendo hasta los intereses particulares de los residentes de Avd. Zarandoa, pero lo que no se puede digerir es LA MANIPULACIÓN POLÍTICA
    Veremos qué pasa cuando los vecinos firmantes conozcan la identidad de los que están detrás de todo este tinglado.
    Utzi pakean!!!!

    Miren | 06-03-2008 - 18:54:46 GMT 1 #

  12. Que sepas, Javier, que borran mis escritos en el blog kanalekoportu. Deben de tener mucho miedo a la verdad, como todos los fascistas.
    Aquí tienes la muestra:
    Veo que empleáis tácticas fastistoides ¿eh?
    ¿Por que habéis censurado mi comentario? Ayer desenmascaré en este blog todas vuestras mentiras y por lo que veo acerté de pleno en la identificación de los que llevan la movidilla. Mira por donde descubrimos los intereses de esta... ¿asociación de vecinos? ja,qué gracia.
    Utzi pakean!!!!

    Y estos son unos, pero hay otros que también quieren arramblar como sea en estas elecciones.
    Me explico.
    Llego a casa y al abrir el buzón me encuentro un comunicado del PSOE que quiere ganar puntos como sea a dos días de elecciones.
    ¿Qué dice? El relleno del canal de S.Ignacio es decisión personal de Azkuna(PNV) y Madrazo (IU)
    Y yo que conozco la historia bien sé que la ministra de Fomento(PSOE) y el Ministerio de Medio Ambiente(PSOE) y el de Vivienda EXIGIERON al comprador que en los terrenos debían edificarse pisos de Protección Oficial.
    ¿Qué será de nosotros entre tanto farsante?

    Miren | 06-03-2008 - 18:56:48 GMT 1 #

  13. Miren. En el momento en el que escribo esto, este blog tiene 14 posts. Tu mensaje que, cuando menos es maleducado, por las mayúsculas, lo has colgado en nueve de ellos. No son maneras.
    El único mensaje que se borró en este blog fue por accidente y se pidieron las disculpas oportunas.
    El comentario de fascistas lo has colgado en cuatro posts. Pensamos que tanta bilis no es buena. Háztelo mirar.
    Sólo repito este mensaje en los posts en los que no te haya contestado otra persona. Esas sí son maneras.

    Kanalekoportu | 06-03-2008 - 21:13:25 GMT 1 #

  14. También la Presidenta de esa Asociación emplea las mayúsculas. Supongo que le abréis tirado de las orejas por ser tan maleducada como yo.Gracias por el consejito, pero creo que es más preocupante "la doble personalidad". Ahora somos tolerantes, educados, pacíficos, comprensivos...y posteando se descubre la fiera impertinente, bravucona, agitadora y difamadora que se esconde tras esta movida.
    Hasta otra, hermano-vecino

    Miren | 06-03-2008 - 22:16:58 GMT 1 #

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis