Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis ¿Te gusta la Fotografía?

DEUSTUBARRI

19/02/2008 GMT 1

GUTUNAK

saninazio @ 20:41

MARRAZOAK: BERRIA 2007-10-09:

"Atzo aurkeztutako Zorrotzaurreko Master Planak 2004an egindakoa osatzen du. Zorrotzaurreren garapenean parte hartzen duten eragileek ia bi urtez egin dituzten "iradokizunak sartu dira" plangintza berrian. Halaber, oraindik aldaketa gehiago izan dezakeela adierazi zuen Azkunak. Egitasmoak Bilboko Ezker Batuaren eta PPren oniritzia jaso zuen."

Deustuarra | 02-03-2008



 

Comentarios

Comentarios(10) »

  1. En el blog en la sección de comentarios estaba la noticia que hoy aparece en el Deia, me parece que es muy importante que esté recogida en la página principal del blog.
    De los carteles se han hecho más de 200 (con fotografias)y se estan poniendo; posiblemente la mayor parte esten ya puestos en este momento
    Mucha gente está empezando a enterarse ahora, la noticia busca desanimar a la gente porque presenta como algo inminente e irreversible el proyecto, pero tenemos que utilizarla para justo lo contrario para que la gente sepa que no son "rumores" sino algo que el Ayuntamiento (y no el puerto como dice la noticia) quiere llevar adelante si el barrio de S. Ignacio y sus vecinos no lo impiden.

    IR | 19-02-2008 - 21:45:54 GMT 1 #

  2. Había puesto un link a la noticia en la página principal, pero sí, mejor lo pongo entero. ¡Buen trabajo con los carteles!

    Andoni | 19-02-2008 - 21:49:41 GMT 1 #

  3. Esto no es correr, es volar !!!
    Buen trabajo el de los carteles !!!

    David | 20-02-2008 - 18:49:06 GMT 1 #

  4. LOS ADMINISTRADORES. Acaba de decirnos un vecino que no le ponen mas que pegas para convocar una Junta donde se trate de la adhesión de la Comunidad a la nueva Asociación. Intuye que lo que al administrador realmente le interesa es que se construyan mas casas delante de la suya.
    Si alguien conoce a un administrador que haya mostrado algún interés por que los vecinos estuvieran informados de lo que se preparaba, tenemos interés en contactar con él.
    Si no es tu caso, aborda directamente al Presidente de tu Comunidad.
    No cerremos los ojos delante de la pared.

    El equipo de afiliaciones | 27-02-2008 - 14:44:56 GMT 1 #

  5. NAGUSIKERIA
    Gure seme-alaben etxea defendatuko dut
    Nagusikeriaren kontra
    Diru-zalekeriaren kontra
    Defendatuko dut.
    Portua beteko didate
    Eta hustu-arazi egingo dut
    Gure seme-alaben etxea
    Asmoz eta jakitez defendatuko dut.
    Etxe-orratzak eraikiko dituzte
    Eta lurrera-araziko ditut
    Txikiak handia garaitzen duen lez.
    Inperio handiuste guztiak
    Txikituak izan diren lez.
    Nahiz eta ez izan oraingoa
    Nahiz eta ez izan inongoa
    Nagusikeriaren kontra
    Gure seme-alaben etxea defendatuko dut

    Harizti | 14-03-2008 - 20:14:06 GMT 1 #

  6. Akerbeltzari: Gure auzoaren aldeko zerbait irekia eta iraunkorra egitekotan hasi ginen.
    Azaldu ditzagun gure burutazioak.
    Batu ditzagun asmoak eta gogoak.

    kanalekoportu | 18-03-2008 - 08:53:31 GMT 1 #

  7. Etxebizitza eskubidea eta gazteak.
    Joan den azaroan, Bilboko Gazte Mugimenduak egindako topaketetan, orokorrean etxebizitza eskubidea ukatuta dagoela ondorioztatu zen. Eta gazteek era bortitzago eta zehatzago batean.
    Etxebizitzaren “merkantilizazioa” egin zuten ukazioaren arrazoi nagusia, eta banketxeak, promotorak, eraikuntza enpresak, eta horiek defendatzen dituzten politikak erantzule. Administrazio publikoetatik abiarazten diren politikek ez diotela arazoari irtenbide errealik planteatzen, gehituz.
    Zorrotzaurrekoa da Jaurlaritzaren etxebizitza politikaren adibide garbi bat. Lursail publikoak nola esku pribatuetan jarri etxebizitza eskubidea aitzakiatzat hartuta. Azkenean, guzti honen ondorioz, gazte normalen etxebizitzen prezioak jaso beharko du lurjabeen, portuaren, etxebizitza merkeen, promotoreen eta mota guztietako espekulatzaileen irabazien zama.
    Politikoek Zorrotzaurre espekulazio-gune bihurtu dute lehenbizi, baina orain, bat-batean eztabaida politikorako gai ari da bilakatzen, dirudienez. Hala ere, ez du ematen partiduak benetako borroketan ari direnik oraindik, baina batek daki. Azken batean, oso desberdinak direlako euren arteko interesak, nahiz eta diru kontuetan adostasunak lortzeko eskrupulo gutxi izan.

    Eguzki | 01-04-2008 - 09:53:30 GMT 1 #

  8. Madrazori eraikuntza enpresen nahien alde egitea egozten dio Elkartzenek.
    Lobby edo presio taldeen eskakizunetara egotea, alegia.
    Lotsagarria iruditzen zaio herritarrak babestu eta euren eskubideak bermatu beharrean, elite ekonomikoen alde egitea. Diru publikoa esku pribatuetara pasatzea.
    Hori dena, etxebizitza eskubideen mozorroa erabiliz, Zorrotzaurre aferan gertatzen ari den bezala.
    VISESAk Zorrotzaurren jokatzen ari den paper iluna argitu dezala eskatzen diogu Madrazori. Eta lursail horiek babes ofizialeko etxebizitzak egiteko eman baditu Ministerioak, etxebizitza horiek egin daitezela, eta kito.
    Argitu ditzala behingoz VISESAren diru-kontuak eta Bilboko Portuarekin dituen hartu-emanak.

    Eguzki | 13-04-2008 - 09:19:40 GMT 1 #

  9. Bilboko Udalak Udalbatzarrerako deia egin du datorren ostegunerako. Bertan, gai-zerrendaren arabera, EAJ eta EBak (badaezpadako gehiengoa) Bilboko Ordenamendurako Plana zuzentzeko asmoa azaltzen dute, Euskadin izan den eraikuntza egitasmo erraldoienarekiko konpromisoa betez. Ondoren, hiritarrei proiektuaren nondik norakoak azaldu eta oniritzia jasotzeko proposamena ere onartuko da.
    Oraingo honetan eta lehen ez bezala, obrak hasi ostean egitera doaz propaganda. Gero aurpegira ez diezaiegun ez dituztela euren hauteskunde konpromisoak betetzen.
    Harrigarria egiten zaigu horrelako egitasmo erraldoi bat bideratu nahi izatea, jakinik hiritarren gehiengo batek ez duela nahi. Nola ez diren konturatzen ondorengo Udalbatzak, hiria bera eta hiritarrak hipotekatzeko ahaleginetan ari direla, beste inorekin kontatu gabe, itsu itsuan.
    Argi geratu zaigu gaur egungo Udalbatza honekin ez dugula zereginik. Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik antzera, nahiz eta oraindik Ingurumen Sailarekin konfiantzarik galdu ez dugun. Beste nonbaitetik abiatu beharra dugula, gure hiriko interesak behar bezala babestuak ikusi nahi baditugu.
    Tenerifeko “Las Teresitas” kasuak erakusten digu badagoela Ingurumen Ministerioak eta Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak tartekatzeko betarik. Horretarako Bilboko Portu Agintaritzaren jokabidea da giltza. Erakunde hau barrutik ezagutzeko motiboak dituen alderdiren batek salatu ditu zenbait lege hauste komunikabideetan dagoeneko.
    Gure ustez, Fomento Ministerioa ere agertu beharko luke, arduragabekeriazkoa bailitzateke isilik egotea. Elkar aditzeren baten zantzuak susmatzen dituenik ere bada dagoeneko.
    Edozein modutan ez da txantxetan hartzeko moduko afera.
    Elkartzeko eta mugitzeko sekula baino behar larriagoan aurkitzen gara.

    kanalekoportu | 23-04-2008 - 09:47:07 GMT 1 #

  10. Ez gaitezen amildu
    Elkarrengana bildu
    Guria da garaipena
    Deustua Euskal Herria da.

    IGANDEAN GUZTIOK KANALERA!

    Bilbotarra | 25-04-2008 - 16:45:43 GMT 1 #

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis